2014-11-17
HIRUGARREN KLASE EGUNA
Astelehen hau
worden
lanketa egiten hasi dugu nahiz eta word ikasleok asko erabiltzen dugun
dokumentua izan. Bertan badaude oraindik kontrolatzen ez ditugun hainbat
arlo. Horregatik,irakasleari komenigarriak iruditu zaizkion hainbat
kontzeptu landu ditugu; lerrokatzeak, koskak, bibliografia, tituluak,
letra tarteak, biƱetak, azalak, salto de paginak, hipervinculo eta
markadoreak, oin orria eta oin oharraren arteko ezberdintasunak,
komentarioak, erregela, aurkibideak, irudiak, taulak, zenbakitzeak...
hain zuzen ere.
Egia esanda, niri primeran etorri zait word-i buruzko informazio gehiago jasotzea, badakidalako worda erabiltzeko hainbat urte
ditudala aurretik, eta zenbat eta gehiago jakin hobeto.
Irudiaren
iturria:
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgjmcV6zFr_XXPOVxlS5_5p1sXFgm3gbY69vSdjsFrwzF2ZfYYUJjGZht2VFFvTGMJnIplIoJdrX1o_Lox06rD7z3ONv_u_7GAAqcVdqzzImSfl4OyPeard-0Po9m9oAuTF2ZJF6RynlcQG/s1600/como+imprimir+desde+microsoft+word.png
Atsedenaldiaren ondoren, aurreko hausnarketan azaldutako
aurkezpenak egiten hasi gara. Kideek
gaitasun digitalari
buruzko azalpena egin dute. Egia esanda, interesgarria iruditu zait
aurkezpen hau, nik gaitasun digitalak ordenagailuekin eta teknologia
berriarekin bakarrik erlazioa dutela uste nuelako, baina azalpen honi
esker, horrela ez dela konturatu naiz.
Aipatutako guztiaz gain, irakasleak
"ortotipografia"izeneko
liburu bat erakutsi digu , gaur egun
nahiz etorkizunean oso erabilgarri izan ahal zaiguna. Lan bat egiteko
zalantzaren bat dugunean, bertan hainbat informazio aurkitu ditzakegu:
Nola idatzi ahal ditugu gauzak lan bat egiteko? Nola erabili
behar dugu?
Honekin batera,
bilaketa lanak edo
bibliografia egitean kontuan hartzeko hainbat irizpide eta teknika ikasi ditugu, linka
bakarrik hartuz gero, ez daukagulako bibliografia osatzeko datu
nahikorik. Horretarako, adibidez, oso garrantzitsua izaten da kontsulta
eguna bibliografia egiteko kontuan hartzea. Bilaketekin jarraituz, oso
interesgarria iruditu zait klasean
Delicius-en egindako frogatxoa, nire
bilaketak gainerakoekin partekatzeko aukera ematen duelako, eta baita
alderantziz egiteko ere.
Azkenik, klase honetan egindako hausnarketarekin amaitzeko
Power Pointean
ahotsa jartzen ikasi dugu, ariketa baten bidez. Binaka jarrita
internetetik autobus bat hartu behar izan ditugu, bertan hainbat ume
jarririk. Bertan, ahotsak sartu ditugu ume bakoitzarenak izango balira
bezala.
Egia
esanda, egun honetan ikasitakotik hau da etorkizunean profesional
moduan erabiltzeko praktikoen ikusten dudan ariketa, klase honetan ikasitakoarekin
Power Pointean ipuinak sortzeko gai garelako.