LAUGARREN KLASE EGUNA
Klase honetan, "Audacity"erabiltzen ikasi dugu. Klaseko gehienok ez dugu programa hau erabiltzen jakin izan eta horregatik irakasleak komenigarri ikusi du hau klasean lantzea. AudacityAapps alfaportablean deskargatu ondoren, hainbat froga egin ditugu bertan: mozketak egin ditugu, abesti eta soinu bi bateratu ditugu, bata bestearen atzean jarri... Oso praktikoa iruditu zait abestien mozketak egiteko adibidez. Honez gain, oso interesgarria iruditu zait programa hau bolumena, tonua, abiadura, efekto aldaketak... egin ahal izateak joko asko ematen duela uste dudalako, honek aukera handiak ematen baititu.
Iturria: http://www.identi.li/index.php?topic=7126
Alfabetizazio digitalari eta web 2.0-ri buruzko aurkezpenak ere izan ditugu klasean. Egia esan, ez dut bietako bati buruzko aurre jakintzarik izan. Beraz, entzundako guztia informazio beria iruditu zait, eta gauden garaian egonda benetan interesgarria.
Hausnarketa honekin amaitzeko, umeek era dinamiko praktiko eta dibertigarrian ikasteko hainbat programa ikusi ditugu. Hauetan haurrekin arlo ezberdinak lantzeko jarduera eta ariketak daude, baina ez betiko teknika eta metodo tradizionalak. Programa hauetako batzuk honako hauek dira:
-Jclic: hizkuntza ezberdinetan dago eta umeekin ekintza ezberdinak egin daitezke bertan.
-Vedoque: erderaz izan arren, lantzeko erabilgarria da, ekintza gehienak soinuen bidez egiten direlako.
-Educaplay: Haur Hezkuntzarako baino Lehen Hezkuntzarako da egokia.
-Ardora: Haur Hezkuntzarako oso egokia da.
Honez gain, jarduerak sortzeko programa batzuk ere ikusi ditugu, non jarduerak era errez batean egiten diren. Hau guztia oso erabilgarria iruditzen zait, bai gaur egunerako eta baita etorkizun baterako ere bai. Alde batetik, klase partikularrak ematen ditudanez, oso praktikoa iruditzen zaizkit programa hauek umearekin lantzeko eta irakasgaietan sakontzeko. Beste alde batetik, etorkizunean irakasle izango garenean Haur Hezkuntzako gelako txokoetako bat izatearen ideia asko gustatu zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina