2014-10-27
BIGARREN KLASE EGUNA
Klase honetarako bloga sortua genuenez, blogaren
gehigarriak ikasteko erabili du irakasleak goiz hau. Egutegia,
plagioaren kontrako etiketak, blog publikoa edo pribatua, lizentzia ...
jartzen ikasi dugu esaterako, eta baita beste blog bateko informazioa
zuzenean norberaren blogean ezartzen.
Honez gain, zaindegia existitzen dela eta EHU-n
erabili egiten dela deskubritu dugu. Unibertsitatean geratzen zaizkigun
3 urteetarako erabilgarri izango delakoan, Karmelek igondako
dokumentu batzuk deskargatzeko erabili dugu, praktikotasunean hobeto
ikusteko. Egia esanda, oso erabilgarria iruditzen zait programa hau,
bai unibertsitatean irakasle eta ikasleen arteko lanak elkartrukatzeko eta
baita talde lanetarako ere. Pisu handia duten dokumentuak partekatu
nahi izanez gero, zaindegian utz daitezke gainerako taldekideek ahal
dutenean har dezaten.
Goizaren bigarren erdialdean,
Power Ponintean ahotsak grabatzeko prozedura landu dugu eta hau
praktikan jartzeko, binaka bilduz, ahotsak grabatu egin ditugu eta
Power Point batean ezarri. Zalantzarik gabe, hau etorkizunean irakasle
izango garenerako oso praktikoa iruditzen zait. Ipuinak egiteko oso
erabilgarria da metodo hau, baita azalpenak egiteko... Gainera, haurrek
askoz entretenigarriagoak ikusten dituzte horrelako jarduerak irudiek,
ahotsek... oso entretenigarri egiten baitute jarduera. Horregatik,
ezinbestekoa ikusten dut irakasle batek honelako gauzak egiten jakin
dezan.
Iturria: http://pedrojoseperezdcyade.blogspot.com.es/
Arratsaldean,
azkenengo klase egunetarako prestatu behar dugun lana nola egin behar
dugun argi geratu ondoren, ebooka eta pendrive portablea nola erabili
azaldu digu irakasleak. Ebooka egiteko, "Calameo" eta "Issuu" ikusi ditugu.
Pendrive
portablea erabiltzen jakitea oso komenigarria iruditu zait, honi esker
lekuz edo ordenagailuz aldatzean arazorik ez dagoelako. Azkenean
programak pendrive portable honetan izanda, ez litzateke arazorik
egongo. "Apps Portablea"erabili
dugu klasean aipatutako programa erabiltzen ikasteko. Egia esanda, ez
nekien pendrive portable hau existitu egiten zenik ere eta
asko harritu nau, oso erabilgarria eta praktikoa iruditu zitzaidalako,
bai orain erabiltzeko eta baita
etorkizunean ere. Azken finean, ordenagailuak egunerokotasunean
erabiltzea sinpletzen du, erabiltzaileen onurarako.
Klasearekin amaitzeko planoak, angeluak eta argia aztertu ditugu irudi eta bideo batzuen bitartez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina