2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

2014- 10- 20

LEHENENGO KLASE EGUNA

Gaur -ko EHU Irakasleen Unibertsitate eskolan, IKT ko lehenengo klasea eduki dugu Haur Hezkuntzako 2.mailako ikasle batzuek.

Bertan, hainbat arlo landu ditugu; arlo ezberdinak gainera. Irakasgaiarekin hasteko, interneten bilaketak egin ditugu, arlo pertsonalean bilaketak hobeto eta errazago egiteko helburuarekin. Honekin amaitzean, norberak bere bloga sortu du, lauhileko honetan ikasgaian zehar egiten ditugun ariketak eta ekintzak bertan argitaratzeko. Amaitzeko, formatoak landu ditugu eta aurkezpenetan Power Pointak egitean kontuan hartu beharreko pausuak eman dizkigu Karmelek.
Iturria: http://sdf.gov.az/


Goizean zehar egindakoa, gutxi gora behera, aurretik nituen ideiekin bat etorri da. Orain arte, ez dut zehatz mehatz jakin IKT zer den eta klaseetan zer egingo dugun, baina klase honek zalantzak argitzeko balio izan dit.

Amaitzeko, esan behar dut irakasgaia oso interesgarria iruditu zaidala, landu ditugun arloak etorkizunerako erabilgarriak eta oso baliogarriak izango zaizkigula uste dudalako; bai Haur Hezkuntzako irakasle bezala lan egiteko eta baita modu pertsonalean egunerokotasunean erabiltzeko ere.
Gainera, klasean ikasle gutxi egoteak klaseko giroa hobetzen asko laguntzen duela uste dut.

iruzkinik ez: