2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

2014-12-01

KLASEKO AZKEN EGUNA

Azken klase hau HH -rako materiala eskainiz hasi du Karmelek, "Eskolarako material lantegia" izeneko CD eta liburuxkarekin hain zuzen ere. Bertan, Haur Hezkuntzako irakasleentzat erabilgarria den materiala dago: olgetak (zotz egitekoak, ezkutatzekoak, harrapatzekoak, korroa egitekoak) eta kantak (lo egitekoak, hortzak erortzen direnekoak, pardera aldatzen denekoa...) adibidez. Herri eta herrialde ezberdinetako kantak, olgetak... daude bertan eta hau benetan interesgarria iruditzen zait, irakasleek aipatutako ekintzak erabiliz gero, galtzear dagoen materiala berreskuratzeko modu bat izan daitekeelako. Egileak Bilboko Unibertsitate Eskolako zenbait irakasle dira, eta partehartzaileak herri ezbedinetako pertsona nagusiak eta  Haur Hezkuntzako ikasle batzuk.

Aurreko klaseetako ahotsen eta irudien lanketarekin jarraitzeko, "Movie Maker" programa erabiltzen ikasi dugu, frogatxo bat eginez."Ebook"-a erabiltzeko bi aukera ere proposatu dizkigu irakasleak, Calameo eta Issuu-ren bidez. Nahiz eta antzekoak izan, ezberdintasunak ikusi ditugu ariketa txikitxo bat eginez. Oso interesgarria iruditu zait azalpen hau, bi programa hauen erabilera guztiz berria izan delako niretzat. Gainera, gauden egoera eta garaia kontuan harturik, oso praktikoa iruditzen zait hau, txipa aldatu behar dugula uste dudalako. Guk egindako informazioa internetera igotzea komenigarria iruditzen zait, eta are gehiago euskarazko informazioa.

Goizaren bigarren zatian, kideek azkenengo bi aurkezpenak egin dituzte, "Mooc" eta "PLE" -ri buruzkoak. PLE aipatuta esan behar dut LMS eta PLE ri buruz ere hitz egin dugula, eta kontzeptu hauek ondo ulertzeko bideo bat ere ikusi dugu.

Arratsaldean, eta ikasgai honekin amaitzeko, ariketa praktiko bat egin dugu kartel baten bideoa  nola egiten den ikasteko. Binaka jarrita, argazki bat atera behar izan diogu Unibertsitateko kartel bati. Gero hau ordenagailura sartu ondoren, Movie Maker edo antzeko programa baten bidez bideo bat egin izan behar dugu, musika erantsiz eta minutu bateko bideoa sortuz.
 
Lehenengo bideo hau Karmelek eredu gisa ikusteko jarri diguna da:

 
Iturria: https://www.youtube.com/watch?v=l1APlhM3gh0

iruzkinik ez: