2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

2014- 10- 20

LEHENENGO KLASE EGUNA

Gaur -ko EHU Irakasleen Unibertsitate eskolan, IKT ko lehenengo klasea eduki dugu Haur Hezkuntzako 2.mailako ikasle batzuek.

Bertan, hainbat arlo landu ditugu; arlo ezberdinak gainera. Irakasgaiarekin hasteko, interneten bilaketak egin ditugu, arlo pertsonalean bilaketak hobeto eta errazago egiteko helburuarekin. Honekin amaitzean, norberak bere bloga sortu du, lauhileko honetan ikasgaian zehar egiten ditugun ariketak eta ekintzak bertan argitaratzeko. Amaitzeko, formatoak landu ditugu eta aurkezpenetan Power Pointak egitean kontuan hartu beharreko pausuak eman dizkigu Karmelek.
Iturria: http://sdf.gov.az/


Goizean zehar egindakoa, gutxi gora behera, aurretik nituen ideiekin bat etorri da. Orain arte, ez dut zehatz mehatz jakin IKT zer den eta klaseetan zer egingo dugun, baina klase honek zalantzak argitzeko balio izan dit.

Amaitzeko, esan behar dut irakasgaia oso interesgarria iruditu zaidala, landu ditugun arloak etorkizunerako erabilgarriak eta oso baliogarriak izango zaizkigula uste dudalako; bai Haur Hezkuntzako irakasle bezala lan egiteko eta baita modu pertsonalean egunerokotasunean erabiltzeko ere.
Gainera, klasean ikasle gutxi egoteak klaseko giroa hobetzen asko laguntzen duela uste dut.
2014-10-27

BIGARREN KLASE EGUNA

Klase honetarako bloga sortua genuenez, blogaren gehigarriak ikasteko erabili du irakasleak goiz hau. Egutegia, plagioaren kontrako etiketak,  blog publikoa edo pribatua, lizentzia ... jartzen ikasi dugu esaterako, eta baita beste blog bateko informazioa zuzenean norberaren blogean ezartzen.

Honez gain, zaindegia existitzen dela eta EHU-n erabili egiten dela deskubritu dugu. Unibertsitatean geratzen zaizkigun 3 urteetarako erabilgarri izango delakoan, Karmelek igondako dokumentu batzuk deskargatzeko erabili dugu, praktikotasunean hobeto ikusteko. Egia esanda, oso erabilgarria iruditzen zait programa hau, bai unibertsitatean irakasle eta ikasleen arteko lanak elkartrukatzeko eta baita talde lanetarako ere. Pisu handia duten dokumentuak partekatu nahi izanez gero, zaindegian utz daitezke gainerako taldekideek ahal dutenean har dezaten.

Goizaren bigarren erdialdean, Power Ponintean ahotsak grabatzeko prozedura landu dugu eta hau praktikan jartzeko, binaka bilduz, ahotsak grabatu egin ditugu eta Power Point batean ezarri. Zalantzarik gabe, hau etorkizunean irakasle izango garenerako oso praktikoa iruditzen zait. Ipuinak egiteko oso erabilgarria da metodo hau, baita azalpenak egiteko... Gainera, haurrek askoz entretenigarriagoak ikusten dituzte horrelako jarduerak irudiek, ahotsek... oso entretenigarri egiten baitute jarduera. Horregatik, ezinbestekoa ikusten dut irakasle batek honelako gauzak egiten jakin dezan.


                                                                      Iturria: http://pedrojoseperezdcyade.blogspot.com.es/

Arratsaldean, azkenengo klase egunetarako prestatu behar dugun lana nola egin behar dugun argi geratu ondoren, ebooka eta pendrive portablea nola erabili azaldu digu irakasleak. Ebooka egiteko, "Calameo" eta "Issuu" ikusi ditugu.

Pendrive portablea erabiltzen jakitea oso komenigarria iruditu zait, honi esker lekuz edo ordenagailuz aldatzean arazorik ez dagoelako. Azkenean programak pendrive portable honetan izanda, ez litzateke arazorik egongo. "Apps Portablea"erabili dugu klasean aipatutako programa erabiltzen ikasteko. Egia esanda, ez nekien pendrive portable hau existitu egiten zenik ere eta asko harritu nau, oso erabilgarria eta praktikoa iruditu zitzaidalako, bai orain erabiltzeko eta baita etorkizunean ere. Azken finean, ordenagailuak egunerokotasunean erabiltzea sinpletzen du, erabiltzaileen onurarako.

Klasearekin amaitzeko planoak, angeluak eta argia aztertu ditugu irudi eta bideo batzuen bitartez.

2014-11-17

HIRUGARREN KLASE EGUNA

Astelehen hau worden lanketa egiten hasi dugu nahiz eta word ikasleok asko erabiltzen dugun dokumentua izan. Bertan badaude oraindik kontrolatzen ez ditugun hainbat arlo. Horregatik,irakasleari komenigarriak iruditu zaizkion hainbat kontzeptu landu ditugu; lerrokatzeak, koskak, bibliografia, tituluak, letra tarteak, biƱetak, azalak, salto de paginak, hipervinculo eta markadoreak, oin orria eta oin oharraren arteko ezberdintasunak, komentarioak, erregela, aurkibideak, irudiak, taulak, zenbakitzeak... hain zuzen ere.
Egia esanda, niri primeran etorri zait word-i buruzko informazio gehiago jasotzea, badakidalako worda erabiltzeko hainbat urte
ditudala aurretik, eta zenbat eta gehiago jakin hobeto.

Irudiaren iturria: https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgjmcV6zFr_XXPOVxlS5_5p1sXFgm3gbY69vSdjsFrwzF2ZfYYUJjGZht2VFFvTGMJnIplIoJdrX1o_Lox06rD7z3ONv_u_7GAAqcVdqzzImSfl4OyPeard-0Po9m9oAuTF2ZJF6RynlcQG/s1600/como+imprimir+desde+microsoft+word.png

Atsedenaldiaren ondoren, aurreko hausnarketan azaldutako aurkezpenak egiten hasi gara. Kideek gaitasun digitalari buruzko azalpena egin dute. Egia esanda, interesgarria iruditu zait aurkezpen hau, nik gaitasun digitalak ordenagailuekin eta teknologia berriarekin bakarrik erlazioa dutela uste nuelako, baina azalpen honi esker, horrela ez dela konturatu naiz.

Aipatutako guztiaz gain, irakasleak "ortotipografia"izeneko liburu bat erakutsi digu , gaur egun nahiz etorkizunean oso erabilgarri izan ahal zaiguna. Lan bat egiteko zalantzaren bat dugunean, bertan hainbat informazio aurkitu ditzakegu: Nola idatzi ahal ditugu gauzak lan bat egiteko? Nola erabili behar dugu?
Honekin batera,  bilaketa lanak edo bibliografia egitean kontuan hartzeko hainbat irizpide eta teknika ikasi ditugu, linka bakarrik hartuz gero, ez daukagulako bibliografia osatzeko datu nahikorik. Horretarako, adibidez, oso garrantzitsua izaten da kontsulta eguna bibliografia egiteko kontuan hartzea. Bilaketekin jarraituz, oso interesgarria iruditu zait klasean Delicius-en egindako frogatxoa, nire bilaketak gainerakoekin partekatzeko aukera ematen duelako, eta baita alderantziz egiteko ere.

Azkenik, klase honetan egindako hausnarketarekin amaitzeko Power Pointean ahotsa jartzen ikasi dugu, ariketa baten bidez. Binaka jarrita internetetik autobus bat hartu behar izan ditugu, bertan hainbat ume jarririk. Bertan, ahotsak sartu ditugu ume bakoitzarenak izango balira bezala.

 
Egia esanda, egun honetan ikasitakotik hau da etorkizunean profesional moduan erabiltzeko praktikoen ikusten dudan ariketa, klase honetan ikasitakoarekin Power Pointean ipuinak sortzeko gai garelako.