HIRUGARREN KLASE EGUNA
Astelehen hau worden
lanketa egiten hasi dugu nahiz eta word ikasleok asko erabiltzen dugun
dokumentua izan. Bertan badaude oraindik kontrolatzen ez ditugun hainbat
arlo. Horregatik,irakasleari komenigarriak iruditu zaizkion hainbat
kontzeptu landu ditugu; lerrokatzeak, koskak, bibliografia, tituluak,
letra tarteak, biƱetak, azalak, salto de paginak, hipervinculo eta
markadoreak, oin orria eta oin oharraren arteko ezberdintasunak,
komentarioak, erregela, aurkibideak, irudiak, taulak, zenbakitzeak...
hain zuzen ere.
Egia esanda, niri primeran etorri zait word-i buruzko informazio gehiago jasotzea, badakidalako worda erabiltzeko hainbat urte
ditudala aurretik, eta zenbat eta gehiago jakin hobeto.
Irudiaren
iturria:
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgjmcV6zFr_XXPOVxlS5_5p1sXFgm3gbY69vSdjsFrwzF2ZfYYUJjGZht2VFFvTGMJnIplIoJdrX1o_Lox06rD7z3ONv_u_7GAAqcVdqzzImSfl4OyPeard-0Po9m9oAuTF2ZJF6RynlcQG/s1600/como+imprimir+desde+microsoft+word.png
Atsedenaldiaren ondoren, aurreko hausnarketan azaldutako aurkezpenak egiten hasi gara. Kideek gaitasun digitalari buruzko azalpena egin dute. Egia esanda, interesgarria iruditu zait aurkezpen hau, nik gaitasun digitalak ordenagailuekin eta teknologia berriarekin bakarrik erlazioa dutela uste nuelako, baina azalpen honi esker, horrela ez dela konturatu naiz.
Aipatutako guztiaz gain, irakasleak "ortotipografia"izeneko liburu bat erakutsi digu , gaur egun nahiz etorkizunean oso erabilgarri izan ahal zaiguna. Lan bat egiteko zalantzaren bat dugunean, bertan hainbat informazio aurkitu ditzakegu: Nola idatzi ahal ditugu gauzak lan bat egiteko? Nola erabili behar dugu?
Honekin batera, bilaketa lanak edo bibliografia egitean kontuan hartzeko hainbat irizpide eta teknika ikasi ditugu, linka bakarrik hartuz gero, ez daukagulako bibliografia osatzeko datu nahikorik. Horretarako, adibidez, oso garrantzitsua izaten da kontsulta eguna bibliografia egiteko kontuan hartzea. Bilaketekin jarraituz, oso interesgarria iruditu zait klasean Delicius-en egindako frogatxoa, nire bilaketak gainerakoekin partekatzeko aukera ematen duelako, eta baita alderantziz egiteko ere.
Azkenik, klase honetan egindako hausnarketarekin amaitzeko Power Pointean ahotsa jartzen ikasi dugu, ariketa baten bidez. Binaka jarrita internetetik autobus bat hartu behar izan ditugu, bertan hainbat ume jarririk. Bertan, ahotsak sartu ditugu ume bakoitzarenak izango balira bezala.
Egia esanda, egun honetan ikasitakotik hau da etorkizunean profesional moduan erabiltzeko praktikoen ikusten dudan ariketa, klase honetan ikasitakoarekin Power Pointean ipuinak sortzeko gai garelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina