2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

AZKEN HAUSNARKETA

Amaitzeko, ikasgai honi buruzko hausnarketa txikitxo bat egitea gustatuko litzaidake. Egia esan, denbora eskasean asko ikasi dut lauhileko honetako astelehenetan.

Oso gustura sentitu naiz klaseetan eta honetarako ezinbesteko iruditzen zait klaseko giro atsegin eta egokia aipatzea. Nahiz eta ordu asko sartu izan ditugun, uste dut emandako materia eta edukiak ezinbestekoak direla bai ikasleon egunerokotasunerako eta baita etorkizunerako ere. Hezitzaile profesionalak izango garen heinean, oso erabilgarri eta praktikoak iruditzen zaizkit landutako eta jorratutako gaiak azken finean gaur egungo gizartea eta egoera behatuz eta aztertuz, txipa aldatuz egunerokotasunera egokitu behar garela uste dudalako.

iruzkinik ez: